KAIXO!

lunes, 8 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea


Aurreko urteetako joerari jarraikiz, EAEko familiek informazio eta komunikazio teknologia berrietako elementuak gero eta gehiago erabiltzen dituzte. 2005ean bideoa apur bat gutxiago erabili da. Beste ekipamendu guztiak gehiago erabili dira; hauek nabarmentzen dira: DVDa, kable bidezko telebista, internet eta post aelektronikoa.


Komunikazioaren merkatuan zerbitzuak integratzeko estrategiek IKT etxeetan sartzearekin lotura zuzena dute. Azken urteotan, telefonoa, kable bidezko telebista eta Internet produktu bakartzat merkaturatu dituzte hornitzaileek. Produktu horren helburua da familiek eskatu ahal dituzten zerbitzu guztiak eskaintzea. Beraz, teknologia berriak zenbateraino sartu diren aztertzean, kontuan hartu beharrekoak dira zerbitzuak integratzearen ikuspegi hori nahiz horren ondorioak.

Urteko batez bestekoetan islatzen da EAEko etxeetan IKT elementuek izan duten zabalkundea. Hornikuntzarik ohikoenak dira sakelako telefonoa (%80,6), 2005ean familietan lehenbiziko IKT elementua izaten jarraitzen duena, teletestua duen telebista (%77,1), bideoa (%69,3) eta DVD (%56,8). Nabarmendu behar da etxeetan DVD ohiko bilakatu denez, beste hornikuntza klasiko bat, bideoa, hain zuzen, apur bat jaitsi dela.

Ordenagailu pertsonalari lotutako elementuak

Familietan ordenagailu pertsonalak nola sartu diren erakusten duen tasa hazi egin da berriz ere; 2004an %48,0 zen tasa hori eta 2005ean %49,9.

Ordenagailuaren igoerarekin batera, ezinbestez, Interneteko konexioa izateko joera ere areagotu egin da; hala, 2004an euskal etxeen %33,9an zegoen sare globalerako sarbide hori, eta 2005ean %36,3an. Hau da, 279.100 etxetan. Oinarrizko hornikuntza informatiko horren 2,4 ehuneko-puntuko igoera hori handienetakoa izan da.

Etxean zuten Interneteko konexio motari buruz hasi ziren galdetzen inkestatuei 2003. urtean. 2005. urtean, Internet zuten 5 familietatik ia 3k banda zabaleko linea zuten. Bizkaiak, banda zabala duten familia portzentaje handiena du hiru lurralde historikoetatik, hain zuzen ere, %58,5. Banda zabala Internet duten 2 etxebizitzetatik baten dago Araban –%51,6– eta Gipuzkoan ere –%51,2–. Beste konexio erak erabiltzaile gutxiagok erabiltzen ditu. Horrela, familien %45,1ek telefono linea konbentzionala dute; familien %30,6 ADSL linea dute; %24,5ek kable sarea du eta 0,6ak RDSI linea du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario