KAIXO!

domingo, 25 de abril de 2010

E-learning

Zer da Elearning?

Elearning Internet bidezko ikasteko tresna da. Eredu honekin ikasleak ikastaroa egin dezake munduko edozein lekutik eta nahi duen orduan.

Ordenagailu eta internet konexioarekin, ikasleak azaldutako jarduera interaktiboak egingo ditu, ezagutza lortzeko beharrezkoa izango duen informazio guztia izango du, irakaslearen laguntza izango du, tutore eta ikaskideekin harremanetan egongo da, duen aurreratze maila ebaluatuko du, eta abar.

Eredu honetan eskainitako ikastaroek industria, teknologia eta kudeaketa arloekin zerikusia duten gaitasunak lortzen lagunduko dizue.

http://www.youtube.com/watch?v=0mqs8V2hEA0

lunes, 12 de abril de 2010

Netiketa

Sarean besteak ez molestatzeko gomendio bilduma da netiketa. Besteak errespetuz tratatzea gomendagarria da sarean ere, batzuetan nahi izan gabe gure jarduerak beste internautei kalte egin baitiezaieke. Horregatik, molestagarri ez izateko netiketa edo sareko jendetasun arauak ezagutu eta errespetatu behar dira.
Nik egia esan ez ditut arau horiek errespetatzen, baina oraindik aurrera pixka bat gehiago saiatuko naiz, jendea molestatu dezakeela jakinda.

domingo, 28 de marzo de 2010

Remove


Ikusi ditugun bideoetatik interesgarriena iruditu zait hau.
Hitz egiten du nola teknologiaren bidez kontrolatu egiten gaituzten eta egia esan, nik hori askotan pentsatu dut, ez bakarrik gure mugimenduak, baita zer erosi, nola, non eta ia-ia zertarako jakitera ere heltzen dira.
Gainera, beste alde batetik baina honekin loturik, guri buruzko informazio asko eta asko lortdezakete enpresek edo interesaturik dagoen edonork gure ordenagailuen bidez edo eta guk erabiltzen ditugun web guneetatik. Orain hain modan dauden sare sozialak adibide argia dira adibidez, bertan sartzen duzun edozein informazio erabiltzeko eskubidea dute, sare horiek erabiltzen hasterakoan ados zaudela esaten baitiezu kontratuan.

Bideoan agertzen den gizonak arrastorik ez usten zaiatzen hasi zela dio, et abaiat lortu ere, baina gaur egun teknologia hain garrantzitsua den momentu honetan, nahiago dugu horri buruz ez pentsatu, ez kezkatu eta teknologia berriez gozatu.

lunes, 15 de marzo de 2010

Testu birsartua


Blog bat zer den dakigunez orain honen aplikazioak aztertuko ditugu:
Blogak irakaskuntzan
Blogak irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek. Euskal Herrian baditugu hainbat adibide:

IKTeroak -> Jakintza ikastolako irakasleek, lan ederra egin dute gazte talde batekin, beraien blog propioak sortu dituztelarik.

Iturrama DBH1 bloga -> Bertan, Iturrama ikastetxeko zenbait ikasleek irakaslearen laguntzaz, irakurri behar dituzten liburuei buruz hitz egiten dute, baita beraien irudiak igo ere.

Blogak komunikazio tresna bezala
Blogak beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke. Honen adibide garbienak:

Sustatu -> Askotariko informazioa aurkitu daitekeen arren, teknologiari buruzko informazioa asko lantzen duen komunikabidea da.

irratia.com -> irratia.com Bilbo Hiria irratian egiten den irratsaio baten interneteko bloga baino gehiago da. Zuzenean irratsaioa internetetik entzuteko aukeraz gain, podcast bitartez eskuratu eta entzuteko aukera duzu.

Blogak egunkari pertsonal modura
Blogak gure gogoetak plazaratzeko gune aproposa izan daitezke. Askotan gure gogoetak plazaratzeko gogoa dugu eta ez dugu lekurik aurkitzen, leku hori da blogak betetzen duena. Asko eta asko dira gaur egun euskal blogosfera deiturikoa osatzen dutenak:

Patxitrapero -> Patxitraperoren blogean blogari honen gogoetak, irudiak eta bideoak ikusi ahal izango ditugu.

Etiope bat martitzen -> Katixe blogariak martitzetik bere gogoetak eta ideiak azaltzen dizkigu oso era berezi eta ederrean.

Blogak enpresetan
Blogak enpresetan erabiltzen hasiak dira, bezeroarekin harremanetan jartzeko, barne komunikaziorako, lan esparruan komunikazioa eta harremanak indartzeko etab. Euskal Herrian oraindik garatuegia ez den esparru bat den arren, laster ikusiko ditugu era horretako blogak, adibide batzuk ematearren.

Atai elkarte koperatiba -> Atai elkarte koperatibaren enpresaren bloga, non bere produktuei buruzko informazioa eskuratu dezakegu.

Baster alde jatetxea -> Jatetxe honen blogean bere zerbitzuak, informazioa, menua etab. ikusi daiteke.

Gure bloga sortu
Euskarazko blogak automatikoki sortzeko tresna badago Blogari.net. Tresna honetan blog bat sortzea oso erraza da. Webgunean sartu eta “sortu” dioen botoia sakatzen dugu. Ondoren, gure blogak izango duen izena eta pasahitza asmatzen ditugu eta jadanik gure bloga sortua izango dugu. Euskarazkoak diren beste blog komunitate batzuk ere badaude adibidez goiena.net eta eibar.org ezagunak. Hauetan blog bat sortzeko baimena eskatu behar da. Gazteleraz La Coctelera tresna arrakastatsua dugu eta frantsesez azken egunetan famatua egin den Skyblog tresna. Ingelesez tresna asko aurkitu daitezke. Batzuk aipatzearren, Blogger, Wordpress.com eta Blogsome.








Prometeus: “the media revolution”

Ditugun bi bideoen artean bat aukeratu behar dugu eta horri buruzko hausnarketa eta iritzia gure blogean idatzi. Nik, bi bideoak ikusi eta gero, bigarrenari buruzko hausnarketa egitea erabaki dut.

Bideoan, azken urteetan gertatutako aldaketa teknologikoa laburbiltzen da. Ezagutzen genuen guztia, gaur egun, digitalizatu egin da eta baita merkeagotu edo doan lor dezakegu, hala nola, irratia doan dugu, telebista ordenagailuaren bitartez ikus dezakegu, nazioarteko egunkari ospetsu eta garrantzitsuak online irakur daitezke, irudiak eta bideoak doan ikusteko orrialde bereziak daude, sekula sortu den entziklopedia osatuena eskura dugu, ...

Bideoa ikusi eta gero esan dezakedana da, kezkagarria iruditu zaidala gauzak aldatuz doazen abiadura et agu irakasle izango garenez, gure ikasleak aldaketa hauetaz oartarazi behar ditugu eta bideratu, oso erraza baita teknologia hain arin doanez bertan galtzea.

lunes, 8 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea


Aurreko urteetako joerari jarraikiz, EAEko familiek informazio eta komunikazio teknologia berrietako elementuak gero eta gehiago erabiltzen dituzte. 2005ean bideoa apur bat gutxiago erabili da. Beste ekipamendu guztiak gehiago erabili dira; hauek nabarmentzen dira: DVDa, kable bidezko telebista, internet eta post aelektronikoa.


Komunikazioaren merkatuan zerbitzuak integratzeko estrategiek IKT etxeetan sartzearekin lotura zuzena dute. Azken urteotan, telefonoa, kable bidezko telebista eta Internet produktu bakartzat merkaturatu dituzte hornitzaileek. Produktu horren helburua da familiek eskatu ahal dituzten zerbitzu guztiak eskaintzea. Beraz, teknologia berriak zenbateraino sartu diren aztertzean, kontuan hartu beharrekoak dira zerbitzuak integratzearen ikuspegi hori nahiz horren ondorioak.

Urteko batez bestekoetan islatzen da EAEko etxeetan IKT elementuek izan duten zabalkundea. Hornikuntzarik ohikoenak dira sakelako telefonoa (%80,6), 2005ean familietan lehenbiziko IKT elementua izaten jarraitzen duena, teletestua duen telebista (%77,1), bideoa (%69,3) eta DVD (%56,8). Nabarmendu behar da etxeetan DVD ohiko bilakatu denez, beste hornikuntza klasiko bat, bideoa, hain zuzen, apur bat jaitsi dela.

Ordenagailu pertsonalari lotutako elementuak

Familietan ordenagailu pertsonalak nola sartu diren erakusten duen tasa hazi egin da berriz ere; 2004an %48,0 zen tasa hori eta 2005ean %49,9.

Ordenagailuaren igoerarekin batera, ezinbestez, Interneteko konexioa izateko joera ere areagotu egin da; hala, 2004an euskal etxeen %33,9an zegoen sare globalerako sarbide hori, eta 2005ean %36,3an. Hau da, 279.100 etxetan. Oinarrizko hornikuntza informatiko horren 2,4 ehuneko-puntuko igoera hori handienetakoa izan da.

Etxean zuten Interneteko konexio motari buruz hasi ziren galdetzen inkestatuei 2003. urtean. 2005. urtean, Internet zuten 5 familietatik ia 3k banda zabaleko linea zuten. Bizkaiak, banda zabala duten familia portzentaje handiena du hiru lurralde historikoetatik, hain zuzen ere, %58,5. Banda zabala Internet duten 2 etxebizitzetatik baten dago Araban –%51,6– eta Gipuzkoan ere –%51,2–. Beste konexio erak erabiltzaile gutxiagok erabiltzen ditu. Horrela, familien %45,1ek telefono linea konbentzionala dute; familien %30,6 ADSL linea dute; %24,5ek kable sarea du eta 0,6ak RDSI linea du.

Aprobak



Letra, kolore eta gauza hauek nola aldatu ikusteko aproba da hau.

martes, 23 de febrero de 2010

Tim O'Reilly

Tim O'Reilly 1954 an jaio zen Cork-en, Irlandan, eta 0´Really Media editorialaren fundatzaile eta presidentea da.
Literatura ikasten hasi zen baina geroago informatikaren munduan sartu zen, eta zenbait liburu argitaratu ditu.
Software askearen bultzatzailea da, eta web 2.0-ren sortzaileetako bat.
Ondoren interneteko lehen portala sortu zuen eta geroago Safari Books Online, interneten liburuak saltzeko tokia.
2004 urtean web 2.0 aurkeztu zuen konferentzia batean.

Tim-ek emandako elkarrizketa bat entzun nahi baduzu, hurrengo bideoa ikusi.
Beste bideo interesgarri bat ikusteko gogoa baduzu hemen klikatu.


lunes, 22 de febrero de 2010

Web 3.0

Web 3.0, kontzeptu berria da, azken batean web erabileraren bilakaera eta aurrerapausu bat da.
Bideo honetan, oso ondo azaltzen da zer den :




Honi buruzko artikulua ikusi dugu. Irakurri nahi izanez gero hemen dago.

domingo, 21 de febrero de 2010

WEB 2.0

http://www.youtube.com/watch?gl=ES&hl=es&v=OwWbvdllHVE

Aurreko bideoan azaltzen zaigu zeri esaten zaion web 2.0.

Internet erabiltzeko modu berri bat da web 2.0, termino hau Tim O'Reilly–k asmatutakoa da.
Web 1.0-n, web orriak estatikoak ziren, erabiltzaileak irakurleak ziren bakarrik, ez zegoen inolako elkarrekintzarik, informazioa sites-etan sortzen zuten web masterrek eta erabiltzaileengandik kontsumitua izaten zen, hori zen gertatzen zen guztia, erabiltzaileek ikusi zitzaketen gauzak, baina ez sortu.
Web 2.0- rekin berriz, informazioa edonork sor dezake eta sides-etan elkarbanatu modu desberdinetan. Horrela, errazagoa da lankidetza eta jendeak datuak, informazioa edo eta iritziak konpartitzea. Edonor bihur daiteke ekoizle, kontsumitzaile izaten jarraitu beharrean.

Gaur egun, interneteko erabiltzaileen elkarreragin masiboa dela eta, enpresa askok publizitatea bertan eragin handiagoa duela ikusita, bertan hari dira iragarkiak jartzen, iragarki tradizionalen garrantzia gutxituz. Interneten bidezko publizitateak duen gauzarik onena zera da, publiko hiperfragmentatu espezifikoari zuzendutako iragarkiak egin daitezkeela, egokiagoak izanik.

Iritzi pertsonala
Bideoa ikusi eta gero, esan dezaket, web 2.0 izena entzunda ez nuen arren eta klasean entzun nuen lehenengo aldian ideiarik ere ez nuen arren, konturatu naizela web 2.0-ri buruz asko dakidala, erabiltzaile aktiboa bainaiz.
Gero eta garrantzi handiagoa du internet gure gizartean eta ez dut uste moda iragankor bat izango denik. Gaur egun, zerbait jakin nahi duzunean interneten bilatzea da gauzarik ohikoena eta errazena, eta lagun edo ezagunekin kontaktuan egoteko modurik azkarrena, erosoena eta merkeena ere.

lunes, 15 de febrero de 2010

Ongi etorri!

Hau da blog batean egiten dudan lehenengo idatzia, ikusiko dugu nola moldatzen naizen lauhilabete honetan!
Espero dut gauza interesgarriak idaztea eta zuekin elkarbanatzea :)